"Hobeto ez dagoela pertsona bat tratatzerik."
Antton Amondarainek gure klinikan bizitako esperientziaz hitz egiten du bideo honetan. 15 egunez gurekin egon zen, eta egun bakar batean ere ez zuen aurpegi txar bat jaso. Ez zuen tinbrea jo behar izan: beti sentitu zuen lagunduta, zainduta, entzunda. 💛 Medikuetatik hasita, garbitzaileetaraino… guztien jarrera eta gertutasuna eskertzen ditu bihotzez. 📢 Euskaraldia 2025 honetan, gure hizkuntzaren bidez zaintzen dugun modua erakutsi nahi dugu. Zaintza ere euskaraz egiten delako, eta hitzek badutelako indarra, emozioa eta eragina. Eskerrik asko zure hitzengatik, Antton. Guretzat, horrelako testigantzek balio handia dute.